XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elurrerren isiltasunean Balea bezain urria, eta bera bezain beldurgarria da hartz zuria.

Heizatzen da lurrean aztarnei jarraituz bere eremuraino, edo itsasoan, izotz koskor baten gainean deriban doanean.

Arriskuak neurriz gainekoak dira.

Polo-ko hartza maltzur, mendekati, izugarri oldartzailea gertatzen da.

Zauritua dagoenean amorratzen da.

Hatzamarka batez brast kentzen dizu besoa, edo erdibitzen zaitu intsus-abartxoa bazina bezala.

Baina hartzaren hiltzaleak gutxienez harponariak beste ospe lortzen du.

Sagek pizti basatiaren garaileak diren Olaf edo Thorgrimm-en balentriak goraipatzen dituzte.

Eta beren egiteagatik Biorn (hartza) goitizena merezi dute.

Eta nolako janketa ondorioz! Erreki eta urdazpikoen lurrinak zerurantz igotzen dira Valholl-eko jainkoen sudurrak atseginez kilimatuz.

Jainko zekenek ehiztarien janketak bekaizten dituzte.

Hainbat txarto! Thor-grimm Hartzak edota Olaf Hartzak mahaiburuan esertzeko ohorea irabazi dute.

Groenlandiar zuriaren eredua (egurrezko irudia).